Haur Hezkuntzan hasitako bideari jarraituz, neska-mutilak osotasunean hezitzeko baliabideak eskaini eta erabiltzeko aukerak ahalbideratu.

Lehen zikloan neskato-mutikoek bizi duten sasoiari aukera emanez...

- beraiek ikas- esperientziaren ardatza izateko guneak sortu,

- elkarren arteko harremanak bai norberen nortasuna garatzeko, bai taldea sortzeko erabili eta

- ikasitakoa esanguratsua izateko helburua zainduz

bidea egingo dugu.


Bigarren zikloan  lehen zikloan ikasitakoa finkatuko dugu  eta ikasketekin aurrera jarraitzeko prestaketa egokia lortzen saiatuko gara.

Aho hizkuntza landuko dugu haurrak erraztasunez komunika daitezen. Irakurketa eta idazketa indartuko ditugu hainbat eratako testu motak erabiliz edozein arlotako gaiak ikasi ahal izateko  beharrezkoak diren hizkuntz gaitasunak lortzeko.

Lana egiteko eran ikasle bakoitzaren erritmora egokitu eta bakar lanerako behar den autonomia bultzatuko dugu eta taldean lan egiteko beharrezkoak diren baloreak ere bai.

 Kontzeptuzko,  prozedurazko nahiz jarrerazko edukiak landuko ditugu eta gaitasun afektiboa eta oreka pertsonala zainduz.

Ingurugiro egokia izateari eta norberaren eta ondokoen osasuna eta bizigiroa zaintzeari garrantzia emango diogu.


10-12 urtera bitarteko etapa da. Lehen Hezkuntzaren azken etapa.

Ikasleek bere ikasketak egiteaz gain,giza harremanetan trebatu eta etorkizunari aurre egiteko tresnak eskuratzea dugu helburu nagusi.

Jatorriz euskaldunak edo erdaldunak diren ikasleak elkarrekin euskal cultura,ohiturak eta hizkuntzan, hau da, euskaraz HAZI,IKASI,eta BIZITZEKO proiektua eskaintzen dugu.