ES | EU
Gobierno Vasco

OPACABIES

H.H. 4 eta 5 urtekoen barnetegia

Datorren ostegun eta ostiralean, apirilak 19 eta 20, Haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleak eta irakasleak Pasai Donibaneko Piraten etxera joango dira.

Bertan abordaia eta hainbat ekintza aurrera eramango dituzte. Primeran pasa!

Jolaspiadak 2018

2. hiruhilabeteari amaiera emateko JOLASPIADAK ospatu ditugu. Jolas desberdinetan parte hartu, txoripana jan, eskolako kanta berreskuratu..., primeran pasa dugu.

Ondo pasa oporretan eta indar berrituta apirilaren 9an, eskolara.

Ir a Kurrin kurrin 8. saioa

Urtarrilaren 26an Ir a Kurrin Kurrin-eko 8. saioa ospatu genuen. 68 lagunek "Hizkimilikliklik" saioan parte hartu genuen: udal liburutegian saio dialogikoa, eskolako jantokian afari mundiala eta eskolako liburutegian "Hizkimilikiliklik" jaia egin genuen. Gurasoak, ikasleak eta irakasleak giro alai eta goxoan!!!


Aramaixoko Herri Curriculuma

Aramaixoko Herri Curriculumeko batzordeak urtarrilaren 12an herriari aurkeztu zion orain arte egindako lana dokumental baten bidez. Dokumental honetan herri curriculuma zer den eta zertarako balio duen azaltzen da.


2017/18 ikasturteko argazki eta bideoak

Ikasturte honetan ere, eskolan egindako ekintzen argazkiak eta bideoak ikasleak atalean aurkituko dituzue.

Mannequin Challenge

Mila esker kurtso bukaerako ekintza honetan parte hartu duzuen guztioi!

 

2018/04/22
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6
2018/04/22 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

IRADOKIZUNAK

LOMCERI EZ

© San Martin LHI Aramaio
Fax: 945445004 | Fax: 945445004 | aramaioeskola@aramaioeskola.eus 010009aa@hezkuntza.net