ES | EU
Gobierno Vasco

Eskolaren Historia

 

San Martin Eskola Aramaioko herri eskola bakarra da. Eskola honen jatorrira joanez gero, 1.978 ko urtea aipatu beharra dago, bertan bi hezkuntza erakunde ezberdinen batasuna eman baitzen. Bata, Ikastola, 1.971tik 1.973ra Ibabeko Andra Mari Ikastola deitzen zena eta 1.973tik 1.978ra Arabako Foru Aldundiarena. Bestea, berriz, Escuela Nacional Comarcal de Ibarra de Aramayona zelakoa, 1.970. hamarkadan araneko lau auzoetako eta kaleko (Ibarrako) eskolak elkartuz sortu zena.

1.970. urte inguru arte herriko bainuetxea erabili zen eskolak emateko, geroztik beronen atzealdean eraikuntza berria egin zelarik. 1.986-87 ikasturtean berrikuntza batzuen ondorioz, gaur egungo eraikinean kokatuta gaude.

Hasiera batean, O.H.O. ikasketak ematen ziren, 1.995. urtean Hezkuntza sistemaren aldaketaren ondorioz H.H. eta L.H. ko eskola bezala gelditu zelarik.

Lerro bateko ikastetxea da. Bi urtetik hasita bataz besteko 12 ikasleko 10 taldez osatua dago.

D eredu eskaintzen da, ikasleriaren gehiengoaren ama-hizkuntza euskara delarik.

© San Martin LHI Aramaio
Telefonoa: 945187157 | Fax: 945187157 | aramaioeskola@aramaioeskola.eus 010009aa@hezkuntza.net